Dokumental labur honek Fournierreko emakume langileen memoria jorratzen du
‘De chica en la máquina’ Zuriñe López de Sabando gasteiztarraren film labur dokumental berria itxura hartzen ari da Gasteizko eta Urizaharreko hainbat lekutan.
‘De chica en la máquina’ lanak emakume horien bizipen partikularrak ditu abiapuntu, hiriarekin partekatutako memoriaz hitz egiteko. 60ko hamarkadan industriara sartu ziren gazte haiek atzean utzi zuten haientzat idatzita zegoen etorkizuna, eta pil-pilean zegoen mundura sartu ziren. Haiek kontatzen dute nolakoak ziren haien bizitzak fabrika barruan eta kanpoan, zein ziren haien borrokak, irrikak, desira beteak eta bete gabeko desirak. Hiru emakumek Gasteizen eta bere inguruan kapitalismo industrialaren garapena irudikatzen duen “makina” horren une garrantzitsu batean izan zuten paperaz hitz egiten digute.
López de Sabando buru duen taldeari oraindik egun batzuk geratzen zaizkio Gasteizen grabatzeko, estudioan istorio hau muntatzen hasi aurretik. Filmak, Itziar Yagüe, Paul San Martín eta Fran Serrano hirukotearen musika darama. Gainera, argazki-zuzendaria ere den Juan Arrosagaray artistak karta-sorta bat sortu du lanerako.
‘De chica en la máquina’ filmak Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du ikus-entzunezkoetarako dirulaguntzen bidez, baita Konfekoopena bezalako dohaintzak ere. Fournier Karta Museoa, El Parral, Urizaharreko Administrazio Batzarra eta Gasteiz Film Officeren lankidetzak ere proiektuaren martxa onean laguntzen ari dira.