Igande honetan, abenduak 10, Huts laborategiak ekoitzitako eta Raquel Calvok zuzendutako ‘durangas’ dokumentalaren estreinaldia izango dugu Irudienean, Durangoko Azokaren programazioaren barruan.
‘durangas’-en bihotza 2021 eta 2022an sortu zen Andragunean, Durangoko emakume helduen memoria berreskuratzeko tailer eta elkarrizketa parte-hartzaileetan, Durangoko Udaleko berdintasun eta adinekoen arloen laguntzarekin. Asier PĂ©rez Basterrak sortutako soinu-bandak, Garazi Navasek moldatua eta Durangoko Orfeoiko emakumeek antzeztua, narrazioa borobiltzen dute.
Norbanakoen istorio txikiek gure historia kontatzen dute, gure gizartearen eta gure herriaren nolakotasunaz aritzen dira. Filmaren protagonisten testigantzen bitartez 60. eta 90. hamarkaden gainean dituzten oroitzapenak josten dira eta haien jatorriari buruzko zein hezkuntza, enplegu, sexualitate edota aisialdiri buruzko hausnarketak aurkitzen dira. Finean, bizitza-istorio kolektiboak.
Martxoko, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, aurrestreinaldian aurkeztu zen bertsioa baino metraje laburragoarekin, eta postprodukzio lan borobilago batekin, ‘durangas’ ikusleen zain egongo da datorren igandean, goizeko 11etan, Zugaza zineman. Han egongo dira ere, talde tekniko eta artistikoko kideak zein filmaren hainbat protagonista.