Lur apurra irabazi dugu, apurra baino ez. Baina bidea luzea da
Uri Ruiz Bikandi
Laburpena
‘Durangas’ filmearen protagonistek, haiek Durangon (Bizkaia) bizitakoaren inguruan hausnartzen dute elkarrizketak, tailerrak eta kontakizunen bitartez. Norberaren jatorria, jasotako hezkuntza, egindako lana, sexualitatea edo aisialdia solasaldirako gaitzat hartuta, 60ko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitartekoak errepasatzen dituzte eta haien argi-itzalak erakusten dizkigute.
Ordu erdiko film honek ezohiko bidea hartu du bere eraikuntzan. Oroimenaren beraren narrazio bat kolektiboki formulatzeko gogoarekin hasi zen: gidoirik gabe, protagonista zehatzik gabe eta istorio horrek zer forma izango zuen erabaki gabe. Proposamena sinplea zen: Durangon bizitako urteak elkarrekin gogoratu eta kontatzea. Hogeitalau bat tailer eta elkarrizketek narrazioa elikatu zuten. Honi protagonistekin egindako grabazio ludiko batzuk eta Durangoko Orfeoiko emakumeekin egindako soinu-bandaren grabazioa gehitu zitzaizkion.
Durangoko Udaleko Adinekoen eta Berdintasunaren arloen laguntza izan du prozesuak.
Fitxa
- ‘durangas’ (2023)
- 30′
- Dokumentala (gaztelania eta euskera)
- Gidoia eta zuzendaritza: Raquel Calvo
- Testigantzak: Flora Ncara, Uri Ruiz, Ángela González, Ángela Soriano, Marisa Barrena, Maite Agirre, Arrate Bañeres, Asun Canales, Miren Sarrionandia, Rosi Larralde, Maite Aranburu, Luisi Gómez, Mila Larralde, Asun Larralde, Itxaso Izundegui, Pilar Txuntxurreta, Puri Sarrionandia, Vitori Ruiz eta Itziar Urionaguena
- Ekoizpena: huts laborategia
- Argazkia: Zuriñe López de Sabando eta Juan Arrosagaray
- Tailerrak eta elkarrizketak: Marta Calvo, Raquel Calvo eta Zuriñe López de Sabando
- Soinu posprodukzioa: Fernando Martínez-Fortún, Aitor Amozarrain
- JSB: Asier Pérez Basterra, Garazi Navas Mundiñano eta Durangoko Orfeoiko emakumeak