
Langile bakoitzaren puntuazioa logikoa eta bidezkoa izan zedin burrukatzen nuen. Emakume batek, emakume izateagatik, nahiz eta espezialista izan, gizon batek baino kalifikazio txikiagoa izatea
Mari Carmen Ramos
Laburpena:
MAKINAKO NESKA-k sorkuntza ardatz duen film labur dokumentala izateko asmoa du. Abiapuntua zuzendariaren bizipen pertsonala da: 60ko hamarkadan, oraindik nerabeak zirela, ametsez beteta bere herritik hirira irten ziren emakumeetako baten alaba da Zuriñe López de Sabando. Lan bila, etorkizun hobe baten bila, independentziaren bila etorri zirenen oinordekoa.
Emakume horien bizipenek beren burua pentsatzeko modua nola aldatzen duten eta, aldi berean, gertaera horiek iraganeko, oraingo eta etorkizuneko emakumeen nortasun kolektiboa -gizarte osoarena, azken finean, nola eraldatzen duten azaltzea da dokumental honen helburua.
Norbanako abiapuntu honek paisaia amankomuna sortzeko balioko digu, banaka eta taldean identifikatzeko, batzuen eta besteon bizipenak antzekotasunak partekatzen dituzten neurrian. NI-gandik abiatuta, ZUENgana jo GUganaraino iristsi ahal izateko.



Fitxa:
- Makinako neska
- 25′
- Dokumental laburra
- Gidoia, zuzendaritza eta muntaia: Zuriñe López de Sabando
- Testigantzak: Mari Carmen Sainz, Mari Carmen Ramos, Begoña Angiano eta San Cristóbal auzoko Bizaneko partehartzaileak
- Ekoizpena: huts laborategia
- Ekoizpen burua eta zuzendariaren laguntzaile. Dirección: Raquel Calvo
- Argazkia eta diseinua: Juan Arrosagaray
- 2. kamara: Raúl López
- Soinua: Fernando Martínez-Fortún
- Grabatze-egunetan ekoizpena: Belén Fernández de Retana
- SBO: Paúl San Martín, Itziar Yagüe eta Fran Serrano