NESKAMEA MAKINAN-ek sorkuntza artistikoko film labur dokumentala izateko asmoa du. Abiapuntua zuzendariaren bizipen pertsonala da: 60ko hamarkadan, oraindik nerabeak zirela, ametsez beteta bere herritik hirira irten ziren emakumeetako baten alaba da Zuriñe López de Sabando. Lan bila, etorkizun hobe baten bila, independentziaren bila etorri zirenen oinordekoa.
Emakume horien bizipenek beren burua pentsatzeko modua nola aldatzen duten eta, aldi berean, gertaera horiek iraganeko, oraingo eta etorkizuneko emakumeen nortasun kolektiboa -gizarte osoarena, azken finean, nola eraldatzen duten azaltzea da dokumental honen helburua.
Norbanako abiapuntu honek paisaia amankomuna sortzeko balioko digu, banaka eta taldean identifikatzeko, batzuen eta besteon bizipenak antzekotasunak partekatzen dituzten neurrian. NI-gandik abiatuta, ZUENgana jo GUgana iristsi ahal izateko.
Garapenean dagoen proiektua da hau.