huts – EU

huts gara

HUTS  Raquel Calvo eta  Zuriñe López de Sabandoren eskuetatik sortutako ekimena da, leku propio bat behar zutelako banaka eta taldeka hausnartzeko arduratzen zaizkien hainbat gairi buruz: giza eskubideak, justizia soziala, feminismoa, artea, diskurtsoaren eratze- eta komunikazio-prozesuak, besteak beste.

 

Istorioak entzun, ikusi, esperimentatu eta partekatzea gustokoa dugu.

Zuriñe eta Raquel

huts laborategia

Zuriñe López de Sabando

sortzailea

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako bideo-tailerrean hasi zuen bere bidea. Eskolan ibili ondoren, Amok Kolektiboa sortu zuen, Amok Creación Audiovisual izenaz ere ezaguna, eta harekin ekin zion bere ibilbide profesionalari. Bi motibazio oso argi daude bere lanean. Alde batetik, sorkuntza artistikoa, hortik abiatzen bait da bere formakuntza. Arrasto hori bere lan guztietan dago, arteari buruzkoak izan ala ez. Bestalde, gazte-gaztetatik gizarte-eraldaketan laguntzeko beharra sentitzen du, eta hainbat gizarte-mugimendurekin lotzen du bere burua.

Horrela, dokumentalaren formatua oso presente egon da bere ibilbide artistiko eta profesionalean. Dokumentalak
narrazio didaktikoa garatzeko aukera ematen dio, errealitatean arakatuz, diskurtso sozialak eta
istorio partikularrak uztartuz.

Lan batzuk:

  • Durangas (2023)
  • Palestina, Ágora artística (2020)
  • Genoma (2019)
  • Hezkuntza salgai (2018)
  • Surgere (2012)
  • Sensaciones cromáticas (2010)

 

Raquel Calvo Larralde

komunikazioa

Bi hamarkada luze eman ditu kazetari eta garapenerako lankidetzako teknikari gisa lanean, hezkuntzan eta komunikazioan espezializatuta. Azken urteetan ikus-entzunezkoen sorkuntzari ekin dio.

Lan batzuk:

Durangas (2023)
Yungay 7020 (2021)
Iraultzaren haziak (2018)

hau egiten dugu

SISIFO
lab

Laban, kale, huts egiten dugu. Saiatzen gara eta horrela ikasi ere egiten dugu.

de chicA
doks

Ikusi, entzun eta dokumentatu egiten dugu.

durangas_frame3
sor

Sorginak sortzen