laba

‘durangas’ filmaren fotograma, dokumentalari bide eman zion tailerretako baten grabazioan lortua

laborategia – laban egin

Gure laborategia saiakerak eta akatsak libreki egiteko lekua da, ikasteko gunea. Irrist egiten dugu, erori egiten gara, eta trasteak eta teknikak erabiltzen ditugu, jarraibideei zeharka begiratuz.

Halako ariketa batetik atera zen gure izena, huts, alegia. Hortik eta Oteizarekiko arraro samarra den finkapenetik. Halaber, badu zerikusirik kolonizazioaren aurreko maien kulturan zero zenbakia ez egotearekin eta baita ere Esne Bideko eremu ilunetan (negatiboan) beren patua irakurtzen zuten Andeetako jendearekin.